Leizarrateko igarobidearen sekretuak ezagutzeko aukera Zegaman
Historiaurreko gizakien aztarnak, Erdi Aroko gotorlekuak, kontrabandisten kondairak eta beste zenbait istorio ezagutzeko aukera izango dute San Adriango kobara inguratzen direnek.
Datorren igandean, hilak 29, San Adriango edo Lizarratego igarobidearen sekretuak ezagutzeko aukera izango du gerturatzen denak. Bertan igarobidean agertu diren historiaurreko gizakien aztarnak, Erdi Aroko gotorlekuak, kontrabandisten kondairak eta beste zenbait istorio azalduko dira. Ibilbidea goizeko 10:00etan abiatuko da Aldaolako aparkalekutik (Otzaurtetik 5km-ra).
Adin guztietako bisitariei zuzendua dago eta pertsonako 5 euro ordaindu beharko dira. Garrantzitsua aldez aurretik ematea, 943 80 21 87 / 688 62 36 09 zenbakietara deituz edota anduentza@gipuzkoanatura.eus helbidera idatziz.