XL. Beasain Proba lehiatuko da igandean
Goizeko 10:30etan emango diote hasiera junior mailako txirrindulariek mundialaren aurreko Gipuzkoako Klasikoari. Larunbatean prestaketak egin ahal izateko Gernika pasealekuko aparkalekua itxi egingo da eta lehiaketaren egunean mozketa eta desbideratze puntualak egingo dira udalherrian.
Datorren igandean, hilak 29, lehiatuko da junior mailakoen mundialaren aurreko Gipuzkoako Klasikoa Beasainen. 115,2 kilometrotako ibilbideari goizeko 10:30etan ekingo diote eta Lierni, Altzo eta Olaberriko gainei aurre egin beharko diote txirrindulariek.
Txirrindulari lasterketa dela eta, beharrezko prestaketak egin ahal izateko larunbatean, abuztuak 28, eguerdiko 12:00etatik aurrera Gernikako pasealekuan baterian dauden aparkalekuetan ezingo da ibilgailurik aparkatu. Horrez gain, frogaren egunean trafiko mozketak eta desbideratze puntualak egingo dira herrian. Gogorarazi, Kale Nagusiko 42-44-46 eta Nafarroa Etorbideko 1 / 3-5-7 / 9-11 / 21-23-25 dauden garajeetako erabiltzaileek goizeko 09:00etatik 14:30etara sartu-irtena debekatuta izango dutela.