Zeraingo Larraondo zerrategira eta Aizpeako meatzera bisita igandean
Kotxea beharko da ibilaldia egiteko. Zerrategiko eta meategiko istorioak ezagutzeko aukera paregabea.
Datorren igandean, hilak 29, Zeraingo Larreondo zerrategia eta Aizpea ezagutzeko aukera izango dute gerturatzen direnek. Ibilaldia egiteko kotxea behar da. Goizeko 11:30etan Zeraingo turismo bulegotik abiatuko dira bisitariak kotxez Larreondo zerrategira. Zerrategia martxan ikusi ostean Aizpeara joango dira kotxea hartuta. 1890. urte inguruan eraikia da Larraondoko zerrategia eta ordudanik orain arteko istorioen berri jakiteko aukera egongo da. Aizpeako interpretazio zentroan, berriz, garai batean meategia nola ustiatzen zen ikusi ahalko da.
Aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da 943 80 15 05 zenbakira deituz edota turismobulegoa@zerain.eus helbidera idatziz. Helduen sarrera 5 euro ordaindu beharko dira eta 5-12 urte bitarteko haurrena 2,5 euro.