Jon Aizpuru beasaindarra hamabosgarren Mont-Blancen
23:57:07 denborarekin lehen euskalduna izan zen Aizpuru Chamonixen. Aritz Egea urretxuarrak lasterketa utzi beharra izan zuen.

Jon Aizpuru korrikalaria hamabosgarren heldu zen Chamonixera. Aurtengo UTMB Mont-Blanc edizioa 23:57:07 denborarekin amaitu zuen beasaindarrak eta lehen euskalduna izan zen helmugara heltzen. Aritz Egea urretxuarrak ere ultran parte hartu zuen, baina 41. kilometroan erretiratu egin zen tripetako arazoak tarteko.