Julen Arriolabengoa garaile Zegaman
Julen Arriolabengoa arabarrak irabazi zuen lasterketa. Asier Etxeberriak lortu zituen bigarren eta mendiko saria. Azkenik, hirugarren postuan heldu zen Xabire Berasategi olaberritarra.

Atzo lehiatu zen Zegamako XXXVIII. San Bartolome saria. Arratsaldeko 16:00etan ekin zioten txirrindulariek 118km-ko ibilbideari. Lierniko gaina 6 aldiz igo zuten eta metara iristeko 5 kilometro falta zirela Barbarisko gainari aurre egin behar izan zioten.
Caja Rural taldeko Julen Arriolabengoa arabarrak lortu zuen garaipena, 3:01:26 denborarekin. Bigarren eta hirugarren postuak Laboral Kutxa taldeko Asier Etxeberria eta Xabier Berasategi olaberritarrak lortu zituzten, hurrenez hurren. Mendiko saria ere Etxeberria nafarrarentzat izan zen, 6 punturekin.
Azkenik, taldekako sailkapen nagusian lehen sailkatua Laboral Kutxa izan zen, atzetik 36 segundora Lizarte eta minutu eta hamalau segundora Caja Rural zituelarik.