Barrendaingo komun berritua, martxan
Barrendaingo komun publikoa goitik behera berritu dute: garbiketa sistema kudeatzen duen automata ordezkatu da eta paretetan gresitezko akabera berria jarri da.
Barrendaingo komun publikoa martxan dago jada. Eraberritze lanak ostiralean amaitu zituzten. Barne eraberritze integrala izan da. Garbiketa sistema kudeatzen duen automata ordezkatu da eta paretetan gresitezko akabera berria jarri da.
Egindako berrikuntzaren barruan aipatzekoak dira, gresitea zoru, pareta eta sabaian jarri dela, led barne-argiztapen sistema, barne elementu berriak altzairu erdoilgaitzean kokatu dira eta sarreran botoi kuadro berria eta kartela jarri dira.
Beasaingo Udala azpimarratu du komunak “herritarrei zerbitzu on eta egokia eskaintzeko helburua” duela. “Udalerriko azpiegitura eta zerbitzuen mantenu eta hobekuntza lanen baitan egindako eraberritzea da oraingo hau”.