Musika eskolako bigarren izen ematea zabaldu da
Izen ematea aste honetan egin behar da. Hainbat instrumentutan plaza guztiak betea daude
Loinatz Musika Eskolak 2021-2022 ikasturterako izen ematea zabaldu du. Irailaren 3a izango da azken eguna. Izena emateko bigarren txanda denez, instrumentu batzuetan jada ez dago plaza librerik; ordutegia aukeratzeko malgutasuna ere txikiagoa da.
Interesa dutenek musika eskolarekin harremanetan jarri behar dute. musikal@beasain.eus da helbide elektronikoa eta 943 028 105 telefonoa; 09:00etatik 13:30etara bitartean deitu behar da.
Loinatz Musika Eskolan prestakuntza musikalaz gain, ekintza musikalak –kontzertuak, entzunaldi didaktikoak, kantaldiak…– eta taldeko-jarduerak –combo, pop-rock, akordeoi taldea, harizko orkestra, banda, abesbatza, txistulari-banda, trikitia taldea, gitarra taldea, perkusio taldea…– eskaintzen dituzte.