Beste hamalau kasu atzeman dituzte Goierrin
Asteburuko datuen aldean, herri gutxiagotan agertu dira positiboak. Lazkaon, Zumarragan eta Ordizian daude kasu berri gehienak.
Asteburuko datu gorabeheratsuen ondotik, gaur beste 14 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Egunez eguneko kopurua askorik jaitsi ez bada ere, bost herritan bakarrik agertu dira positibo berriak.
Lazkao eta Zumarraga dira gehien dituztenak, bosna kasurekin. Ordiziak bi ditu, eta bana Legazpik eta Zaldibiak.
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen du Lazkaok. Legazpi eremu laranjan dago, eta horian Beasain, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga. Herri txikien artean, lau herrik gainditzen dute 400eko muga: Ataunek, Ezkio-Itsasok, Gabiriak eta Zerainek; Zegama atera egin da zerrenda horretatik.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.583 COVID-19 positibo kasu izan dira.
08/30 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 27 | 0 | ||
Ataun | 0 | 278 | 973,10 | ||
Beasain | 0 | 1.990 | 235,36 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 62 | 1735,02 | ||
Gabiria | 0 | 54 | 1364,52 | ||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 231 | 42,02 | ||
Itsasondo | 0 | 75 | 137,36 | ||
Lazkao | 5 | 713 (+5) | 710,23 | ||
Legazpi | 1 | 1055 (+1) | 344,87 | ||
Legorreta | 0 | 185 | 134,23 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 218,10 | ||
Ordizia | 2 | 1.685 (+2) | 258,19 | ||
Ormaiztegi | 0 | 134 | 156,74 | ||
Segura | 0 | 258 | 130,46 | ||
Urretxu | 0 | 778 | 131,79 | ||
Zaldibia | 1 | 373 (+1) | 60,31 | ||
Zegama | 0 | 209 | 394,48 | ||
Zerain | 0 | 24 | 1094,89 | ||
Zumarraga | 5 | 1.261 (+5) | 183,28 | ||
GOIERRI | 14 | 9.583 (+14) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.