TAO, atzera bueltan
Astelehenetik larunbatera, datorren abuztura arte indarrean egongo da. Egoiliarrek aparkatzeko baimenak eskatu ditzakete
TAO zerbitzua berriz ere indarrean sartuko da bihartik aurrera. Orain arteko eremuak, tarifak eta ordutegiak mantendu egingo dira.
Erauskin plaza eremu marroia izango da. Ordubetez aparkatu ahalko da gehienez. Ordu erdiak 35 zentimo balioko du; Eremu urdina Esteban Lasa kaletik Oriamendi eta Garmendia Otaola kaleen arteko bidegurutzeraino izango da. Barrendain plazako aparkalekua eta Anbulategi pareko aparkalekua ere hala izango dira. Lau orduz utzi ahalko da bertan autoa, gehienez ere; Gipuzkoa plaza eta Zaldizurreta kaleko atzealdea eremu berdea izango dira. Bertan ez da denbora mugarik egongo. Ordu erdiak euro erdia balioko du.
TARIFAK | |||
Marroia | Urdina | Berdea | |
15′ | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ |
30′ | 0,35€ | 0,35€ | 0,25€ |
60′ | 0,70€ | 0,70€ | 0,50€ |
90′ | 1,20€ | 0,75€ | |
120′ | 1,70€ | 1,00€ | |
150′ | 2,40€ | 1,25€ | |
180′ | 3,10€ | 1,50€ | |
210′ | 4,05€ | 1,75€ | |
240′ | 5,00€ | 2,00€ |
Ordainketak Beasain app aren bidez egin daitezke, Parking ataletik. Gune bakoitzean kokatutako parkimetroetan ere ordaindu daiteke, txanponekin eta kreditu txartelarekin. Dozena bat makina daude, denera.
TAO eremuetako egoiliarrek, helbide horretan erregistratutako ibilgailu baten jabe badira, egoiliar-txartela eska dezakete Udaltzaingoan. Txartela duten ibilgailuek edozein sektoretan aparkatu dezakete, sektore marroian izan ezik.
Ezkiaga, ezkiagarrentzat
Ezkiaga auzoa eremu gorria izango da. 23:00tatik 10:00etara auzotarrek bakarrik aparkatu ahalko dute. Ezkiaga auzoko egoiliarren txartelarekin ezingo da gainerako auzoetan aparkatu; eta gainerako beasaindarrek ezingo dute Ezkiagan utzi autoa.
TAOa 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 20:00etara egongo da indarrean asteburuan. Larunbatetan, goizeko txandan. Igandean ez da ordaindu beharko.