Udal Euskaltegiko bigarren matrikulazio epea bihar zabalduko da
Aurrez aurreko ikastaroak zein auto-ikaskuntza eskaintzen dute, maila gutzietan
Beasaingo Udal Euskaltegian izena emateko bigarren epea bihar zabalduko dute. A1 mailatik C2-ra arteko eskaintza dute, aurrez-aurre eta auto-ikastuntza modalitateetan. Mintzamena lantzeko hizkuntza tailerrak ere badituzte.
Interesatuek euskaltegiarekin harremanetan jarri behar dute. Bulegoa J. M. Iturriotz kalean dago, Lanbideren parean. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egoten da irekita. 943 028 100 edo 688 740 385 da telefonoa, eta euskaltegia@beasain.eus helbide elektronikoa. Diru laguntzak daude langabetuentzat.
Ikasturtea urriaren 4an hasiko da. Halere, izena emateko epea irailaren 17an amaituko da.