'Igartubeiti baserriko erraiak' bisita tematikoa, gaur
EZKIO // Igartubeiti Baserri Museoak Igartubeiti baserriko erraiak bisita tematikoa eskainiko du gaur. Asteazkenero izango dira bisitak, urriaren lehenera arte, 11:30ean eta aurrez izena emanda. Gehienez 10 laguneko taldeak izango dira. Baserriaren zaharberritzearen inguruko azalpenak emango dituzte bisitan.












