Nicolas Alustizak beste garaipen bat, Beasainen
Garaipenen ildora itzuli da Nicolas Alustiza txirrindulari zumarragarra (Bellota), Beasainen igandean jokatu zen Mundial Aurreko Gipuzkoako Klasikoa-40. Beasain Proba irabazita, juniorren nazioarteko proba. Sei laguneko taldetxoa iritsi zen helmugara, 115 kilometroko etapan. Aimar Tadeo (Sakana) eta Ibai Azantza (Beola) igo ziren podiumera. Mendiko saria ere Alustizak irabazi du podiumeko ordena berbera, eta taldekakoa Sakana Group-Aralar TT taldeak, Ampo bigarren zela.
Larunbatean, berriz, Lehendakari mailako Helduz Torneoko Zegamako 89. San Bartolome afizionatu karrera (118 km) Julen Arriolak (Caja Rural) irabazi zuen. Laboraleko Asier Etxeberria eta Xabier Berasategi sailkatu ziren ondoren, esprintean.
Juniorretan, bestetik, Ribera del Dueroko Itzuliko 3. etapa Markel Galparsoro ataundarrak irabazi zuen, hilaren 21ean, San Esteban de Gormazen.













