Udazkeneko lehen produktuak, udako azken azoka berezian
BEASAIN // Iraileko azoka berezia egingo dute etzi, hilabeteko lehen larunbatean. Uda sasoiko azken azoka izango da, eta udazkeneko produktuen lehen aleak egongo dira salgai: porruak, azak, kalabazak… tomatea, kuiatxoa, ogiak, gaztak… ere salgai egongo dira. Azoka 10:00etan hasiko da eta 14:00etan amaituko da, bezeroen artean egindako zozketarekin. Azokako produktuekin osatutako bi otarra eta Igartza bisitatzeko bina sarrera zozkatuko dira.













