Igartzako Mendi Duatloirako izen ematea zabalik dago
KIROLA // Igartzako Mendi Duatloian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Gaur zortzi amaituko da dortsala eskatzeko epea. Proba biharamunean izango da, 16:00etan. 150 dortsal banatuko dituzte: 100 banakako probarako eta 50 binakakorako. Euskal Herriko zirkuituko bigarren proba izango da, Goierriko lehena. Ibilbide berria prestatu dute aurtengorako. Haurrentzako proba ere egingo dute, 11:00etan.













