Artzain txakur txapelketa egin dute Legazpin
Lehiaketako lehenengo saria Mutrikuko Jabier Zubiaurrek lortu du Mendi txakurrarekin, eta Euskal artzain txakur onenaren saria Jose Mari Bengoak Eder txakurraren erakustaldiari esker
Legazpiko Artzain Egunaren harira, artzain txakurren txapelketa ospatu dute Urtatzako zelaian gaur arratsaldean. Gipuzkoako 52. Artzain txakur txapelketa izan da gaurkoa, eta guztira lau artzainek hartu dute parte. Euskal artzain txakur onenaren 100€-ko saria Jose Mari Bengoak eraman du Eder txakurrarekin, guztira 148 puntu lortu ostean.
Lehiaketako lehenengo saria, berriz, Mutrikuko Jabier Zubiaurrek lortu du Mendi txakurrak egindako erakustaldiari esker. Bigarren saria taungo Aitor Tatok eraman du Nabar txakurrarekin, eta hirugarren saria Migel Arregik Lagun txakurrarekin. Honelaxe geratu da gaurko sailkapena Urtatzako zelaian egindako erakustaldiaren ostean:
- MENDI, Jabier Zubiaurre
- NABAR, Aitor Tato
- LAGUN, Migel Arregi
- ARGI, Migel Arregi
- EDER, Jose Mari Bengoa
- ZEU, Jose Mari Bengoa