Beasain taldeak garaipenarekin hasi du denboraldia
BEASAIN // Beasainek 1 eta 2 menderatu zuen Tolosa, ligako lehen partidan. 20. minuturako bi goleko errenta zuten. Orbegozo eta Guijarro izan ziren golegileak. Atsedenaldiaren aurretik etxekoek aldea murriztu zuten, baina errentari ongi eutsi zioten.













