Beasaingo Udalak Jasangarritasun Energetikoaren Batzordean parte hartzeko deia egin die herritarrei
beasaindarra izatea eta energiaren arloan formakuntza edota esperientzia izatea ezinbesteko baldintzak dira
Beasaingo Udalak herritarrei Jasangarritasun Energetikoaren Batzordean parte hartzeko deia egin die. Baino ezin du edonork parte hartu: energiaren arloan formakuntza edota esperientzia izatea ezinbesteko da. Udaletik azaldu dute batzordeak proposamenak egiteko gaitasuna izan behar duela eta, horregatik, parte hartzaileek soslai teknikoa izan behar dutela. Izen-ematea urriaren 5a arte egongo da zabalik. Herriko enpresei eta erakundeei ere luzatu diete parte hartzeko deia.
Batzordearen funtsa da eragileek, elkarteek, erakunde publikoek eta gizarte ordezkariek jasangarritasunaren inguruko politiken diseinuan eta erabakietan parte hartzen dutela bermatzea. Horretarako, gaiari lotutako udalaren planaren eta politiken jarraipena egin eta aztertuko du, besteak beste. Gainera, udal eraikinen, instalazioen eta parke mugikorren inbentarioa egin beharko dute.
Batzordearen osaketan parte hartu ez baina ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek IGunea erabili dezakete, aurrez aurre edo modu telematikoan.