Hamabi positibo agertu dira Goierrin asteburuan
Tantaka agertzen jarraitzen badute ere, koronabirusaren datuek nabarmen egin dute behera azken astean. Asteburuan, beste 12 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Egunez egun egonkortzen eta jaisten ari da koronabirus kasu berrien kopurua. Asteburuko datuak dira horren adibide; ostiraletik igandera, hamabi kasu zenbatu ditu Osasun Sailak, Goierriri dagokionean.
Lazkaon (2), Ordizian (2), Seguran (2), Urretxun (2), Beasainen (1), Idiazabalen (1), Legazpin (1) eta Zegaman (1) agertu dira azkenak.
Eragin tasari dagokionean, Lazkao eremu gorritik laranjara pasa, 400eko mugatik jaitsi eta gero. Beasain, Legazpi, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga horian daude. Herri txikien artean, Aramak eta Zegamak bakarrik gainditzen dute 400eko tasa.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.698 COVID-19 positibo kasu izan dira.
09/10 | 09/11 | 09/12 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 20 | 0 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 28 | 490,20 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 280 | 57,24 |
Beasain | 0 | 1 | 0 | 2.006 (+1) | 114,11 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 63 | 157,73 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 55 | 194,93 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Idiazabal | 0 | 0 | 1 | 232 (+1) | 42,02 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 75 | 0 |
Lazkao | 1 | 0 | 1 | 728 (+2) | 355,11 |
Legazpi | 1 | 0 | 0 | 1071 (+1) | 202,16 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 185 | 0 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 45 | 0 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 99 | 0 |
Ordizia | 2 | 0 | 0 | 1.706 (+2) | 228,40 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 134 | 0 |
Segura | 0 | 2 | 0 | 262 (+2) | 260,93 |
Urretxu | 1 | 0 | 1 | 787 (+2) | 131,79 |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 373 | 60,31 |
Zegama | 0 | 1 | 0 | 224 (+1) | 986,19 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 24 | 364,96 |
Zumarraga | 0 | 0 | 0 | 1.275 | 193,46 |
GOIERRI | 5 | 4 | 3 | 9.698 (+12) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.