Nahia Garridok Kontxako Badiako Igerialdia irabazi du
Igerilari urretxuarra denboraldi bikaina osatzen ari da. Urrian, Mediterraneoko Kopan parte hartuko du.

Nahia Garrido igerilari urretxuarrak Kontxako Badiako Igerialdia irabazi zuen larunbatean, haurren mailan. Lehenengo neska izateaz gain, bigarren postuan sailkatu zen haurren sailkapen orokorrean, irabazlearengandik lau segundora. 740 metroko ibilbidea 6 minutu eta 19 segundotan osatu zuen. Garridok urte bikaina darama. Espainiako txapelketan urrezko bi domina irabazi zituen eta urrian Serbian jokatuko den Mediterraneoko Kopan parte hartuko du, Espainiako selekzioarekin.