Nicolas Alustizak Oñatiko Mikel Deunaren Saria irabazi du
Txirrindulari zumarragarrak beste garaipen bat lortu du, oraingoan Oñatin. Ampo taldeko Unax Iztuetak egin du bigarren.
Nicolas Alustiza txirrindulari zumarragarrak Oñatiko Mikel Deunaren Saria lasterketa irabazi zuen larunbatean. Bi ordu, lau minutu eta segundo bat behar izan zuen 83 kilometroko ibilbidea osatzeko. Bigarren postuan Ampo taldeko Unax Iztuetan sailkatu zen eta hirugarrenean Aviron taldeko Maxime Renoux. Alustiza sekulako denboraldia ari da egiten. Denboraldi hasieran lasterketa ugari irabazi zituen, baina ondoren lepauztaia hautsi zuen. Zorionez, primeran osatu da. Abuztua amaieran Beasaingo proba entzutetsua irabazi zuen eta joan zen astean Lierniko bi lasterketak irabazi zituen.