Ainhoa Sanzek kilometro bertikaleko Espainiako txapelketa irabazi du
Ainhoa Sanz urretxuarrak kilometro bertikaleko Espainiako txapelketa irabazi zuen igandean. Proba Palentzian jokatu zen, Club Atletismo Puentecillas klubak antolatuta. Korrikalariek Las Lomas mendia igo zuten. 1.050 metroko desnibela gainditu zuten zazpi kilometrotan.
Argazkia: Diego de la Iglesia