Ataungo jubilatuen Atsedentoki elkartea gaur zabalduko dute
ATAUN // Pandemiako segurtasun arrazoiengadik orain arte itxita egon bada ere, gaurtik aurrera Ataungo jubilatuek erabili ahal izango dute Atsedentoki biltokia, 10:00etatik 21:00etara. Adinekoak bakarrik sartuko dira, gehienez 8 laguneko bi talde edo 8ko bat eta lauko bi. Arduradun bat izendatu, eta hark izango du giltza. Ordu bat, bi edo hiru egon liteke aldiko.













