Segurako ateak, Beasaingo Aterpen
Santi Pelaezek 'Segurako ateak' erakusketa ipini du Aterpe tabernan
Aterpe tabernan Santi Pelaez margolari hondarribiarraren Segurako ateak erakusketa ikusgai dago. «Ateak elkartzeko eta banatzeko lekuak dira. Artea bezala», dio Pelaezek.
Hamalau akuarelatan Segurako hainbat ate jaso ditu, “egurrezkoak, zaharrak, astunak eta eguzki loreekin. Bere historiarekin, sentimendu eta sinbologia horiek guztiarekin ate arrunt batek egin lezakeena baino maila altuagoan jartzen dituzte. Horregatik dira ederrak eta artistikoak. Eta niretzat ate hauek margotzea natura hila margotzea bezalako ariketa bat izan da», aitortu du. . Urriaren 6ra arte egongo da erakusketa.