Stock eta kale azoka egingo dute Ordizian, bihar eta etzi
Tokiko 16 saltokik parte hartuko dute, eta haien produktuak prezio oso erakargarrietan eskuratu ahalko dira.
Stock eta kale azoka egingo dute biha, osteguna, eta etzi, ostirala, goiz eta arratsaldez, Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin
Tokiko 16 saltokik, bat egingo dute bi ekimen hauetan; Arantza lentzeria, Bi love, Biñaspre, Gofi Berri, Imana, Irurena, Lua., Lena, Mirentxu, Ness, Oskarbi, Palomo, Porfirio Fernandez, Serendipity, Vicuña Confeccion, eta Vicuña Sport.
Stock azoka, Plaza Nagusian egingo dute, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bertan, postuak jarriko dituzte merkatariek, non produktu desberdinak erosi ahalko diren prezio oso erakargarrietan. Hiru saltokik jarriko dute postua plazako gunean.
Kale azoka ekimena, saltokien aurrean egingo dute, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Herriguneko 13 saltokik parte hartuko dute.
Ekintza hau, aldi berean, bisitariak udazkeneko kanpainako azken nobedadeak ezagutu eta eskuratzeko baliagarria izango da, nobedade hauek saltokietako erakusleiho batzuetan ikusgai daudelarik dagoneko.