Azpeitiko kulturgintza Lazkaon mintzo
Enekoitz Esnaola kazetaria eta Azpeitiko Kultura Mahaiko kideak hitzaldia egin zuen, herenegun, Lazkaoko Gerriko elkartean. Herritik naziogintza ikuspegiari ekarpenak egin behar zaizkiola argitu du. Herri mailako kultura eragileen arteko harremana sortu, sarea eratu eta subjektu izaera hartu eta harekin jardutea aldarrikatu du, «erabakiak norberak hartuz, sinisgarritasunez eta proiektuak buruan».













