Udalak igerileku irekien erabiltzaileak txalotu ditu
BEASAIN // Beasaingo Udalak herritarrak zoriondu ditu Antzizar kiroldegiko igerileku irekietan izandako jarreragatik. Edukiera-mugak, sarrera eta irteera bereiziak, garbiketa neurriak… indarrean egon dira uda osoan osasun egoera dela eta, baina erabiltzaileek zintzo bete dituzte. Atzo itxi zituzten igerilekuak. Estalpeko igerilekuek irekita jarraituko dute neguan, igeri egin nahi dutenen gozamenerako.












