Bateginek Amorerekin hasitako gatazka amaitutzat jo du
Jatetxearen jabeak langile ohiari zor zion dirua itzuli dio
Bategin Langileen Autodefentsa Sareak amaitutzat jo du Amorerekin zuen gatazka. Jatetxearen jabeak dirua zor zion langile ohi bati; honek, nagusiak entzungor egiten ziola ikusita, Bateginengana jo zuen laguntza eske; mobilizazioak hasi zituzten orduan, eta nagusiak zorrak epeka kitatzeko konpromisoa hartu zuen. Sareak atzo egindako elkarretaratzean iragarri zuen langileak jaso duela diru guztia.
?Uztailean Amore Pizzaren aurka ireki genuen gatazka irabazi dugu! ? pic.twitter.com/kzsr6lS7YN
— BATEGIN (@BateginSarea) September 16, 2021