Goierri Gorrik bihar hasiko du denboraldia
Goierri Gorri berritua izango da: jokalari gazte asko igo dira beheko mailetatik, eta entrenatzailea ere aldatu dute: Eneko Jauregi izango da
Goierri Gorrik bihar hasiko du denboraldia, Zarautzen. 15:30etan, jokatuko dute. 30 jardunaldiko liga dute aurretik; onenek igoera fasea jokatuko dute. Txarrenek, jaitsiera ekidin beharko dute.
Emakumezkoen Euskal liga
19/09/2021 | ZARAUTZ K.E. |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
03/10/2021 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
LAKUA CD |
10/10/2021 | BIZKERRE F.T. “B” |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
17/10/2021 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
PAULDARRAK E.F.K.T. |
24/10/2021 | ERANDIOKO BETIKO NESKAK F.K.E |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
31/10/2021 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
C.D. ELORRIO |
07/11/2021 | SAN MARTIN HAUSKAITZ |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
14/11/2021 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
AÑORGA K.K.E. |
21/11/2021 | ANAITASUNA C.D. |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
28/11/2021 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
AURRERA DE VITORIA C.D. “B” |
05/12/2021 | ALAVES S.A.D. “B” |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
12/12/2021 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
BASAURIKO KIMUAK |
09/01/2022 | LEIOAKO EMAKUMEAK |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
16/01/2022 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
EIBAR S.A.D. “B” |
23/01/2022 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
ZARAUTZ K.E. |
06/02/2022 | LAKUA CD |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
20/02/2022 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
BIZKERRE F.T. “B” |
27/02/2022 | PAULDARRAK E.F.K.T. |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
06/03/2022 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
ERANDIOKO BETIKO NESKAK F.K.E |
13/03/2022 | C.D. ELORRIO |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
20/03/2022 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
SAN MARTIN HAUSKAITZ |
27/03/2022 | AÑORGA K.K.E. |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
03/04/2022 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
ANAITASUNA C.D. |
10/04/2022 | AURRERA DE VITORIA C.D. “B” |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
17/04/2022 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
ALAVES S.A.D. “B” |
24/04/2022 | BASAURIKO KIMUAK |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
01/05/2022 | GOIERRI-GORRI F.K. |
|
LEIOAKO EMAKUMEAK |
08/05/2022 | EIBAR S.A.D. “B” |
|
GOIERRI-GORRI F.K. |
Eneko Jauregi entrenatzaileak ez du helburik jarri nahi izan. “Helburua lehiakorra izatea da”, dio. Taldea odolberrituta dago pasa den denboraldiarekin alderatuta: jokalari gazte asko batu dira taldera eta entrenatzailea ere berria da. “Hamabi urte daramatzat entrenatzaile munduan, baina neskekin lehen denboraldia dut”, zehaztu du Jauregik. “Oso gogotsu nago, eta neskak ere irrikitan somatzen ditut. Taldea oso giro ona dugu eta pilak topera kargatuta hasiko gara denboraldia”, gaineratu du.
Hilabete eta erdiko aurredenboraldia egin dute, tartean lau lagunartekorekin. “Lana nabari da. Garapen handia izan dugu”, aitortu du Jauregik. Behetik eta azkar jokatzea gustatuko litzaioke Jauregiri, eta horretarako bidean daudela dio. “Jokamoldea dagoenera moldatzen jakin behar da”, aipatu du. Defentsa lanetan sendoak izan behar dutela ere esan du.
Ligan egindako postuaren arabera, bi multzotan banatuko dira. Onenek igotzeko kanporaketak jokatuko dituzte; okerren ibili direnek, berriz, ez jaisteko borrokatuko dute. Goierri Gorrik iazko denboraldian beheko multzoan amaitu zuen, naiz eta salbatzea lortu zuen. Ea aurten ez diren horren larri ibiltzen. Talde batek edo bik galduko dute maila, seguruenik.