Itaiak herriz herriko aurkezpenak egingo ditu
Datorren astean hasiko dute ikasturtea. Aurkezpen girotuak izango dira, kontzertuekin eta jatekoarekin
Itaia antolakundeak herriz herriko aurkezpenak egingo ditu ikasturteari hasiera emateko. Emakume langileek gaitasun politikoak eskuratzeko aurretik dituzten erronkak identifikatuko dituzte eta lan-ildoak, zehaztu.
Aurkezpenen ondoren mokadu bat jateko aukera eskainiko dute. Musika ere izango da: Aitza, Katarsia eta Hekate taldeek joko dute, besteak beste.