Krak proiektua, Igartza Musika zikloan
Maite Larbururen azken proiektua entzuteko sarrerak eskatu daitezke jada
Maite Larbururen txanda izango da Igartza Musikan. Kontzertua gaur zortzi eskainiko du, 22:00etan, Igartzan. Jada eskatu daitezke gonbidapenak. 50 lagunentzako tokia egongo da. Eskaera ordena errespetatuko da, eta guztiak banatzean galdetegia itxi egingo da.
Larburuk Krak proiektua aurkeztuko du. Bere bakarkako bigarren diskoa da. Axut! Antzerki taldearen Amua obrarako idatzitako piezekin osatutako diskoa da.
Bakarkako proiektua izan arren, The Charlies bikotea izango du alboan, Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui.