Iparragirre 2020 erakusketa eta Anjelaren erraldoiaren aurkezpena
Ez dago jairik antolatzerik, baina Urretxuko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu kulturari bultzada emateko.
Gaur arratsaldean Iparragirre 2020 erakusketa ireki dute Juan de Lizarazu aretoan. Bertan, Iparragirrerekin eta bere jaiotzaren 200. urteurreneko ospakizunekin lotutako argazkiak eta bestelako materiala bildu dituzte. Gainera, Jose Angel Igartzabalek liburuxka bat aurketu du. Bertan, Iparragirrerekin lotutako gertakariak eta ekitaldiak jaso ditu. Erakusketa urriaren 3a arte egongo da zabalik: asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era.
Erakusketaren inaugurazioaren ondoren, Anjela Kerexetaren (Iparragirreren emaztea) erraldoia aurkeztu dute.
Iraila Kulturala programak bihar izango du jarraipena. 12:30ean Kimuak taldeak genEroa dantza ikuskizuna egingo du Ederrena pilotalekuan, 18:00etan hip hop jaialdia egongo da Labeagan, 18:00etan txistulariek kalejira egingo dute eta 19:00etan txistularien alardea egongo da Aldiri kiroldegian. Igande goizean, berriz, folklore eta artisau azokak egongo dira Gernikako Arbola eta Iparragirre plazetan. Asteburu honetako ekitaldiekin bukatzeko, Esne Beltzak eta Amak taldeek kontzertua egingo dute igandean Ederrena pilotalekuan. 19:00etan hasiko da. Hip hop jaialdiareko eta Esne Beltzak eta Amak taldeen kontzerturako gonbidapenak agortu egin dira.