Txirrinduak eramateko deia herritarrei
IDIAZABAL // Datorren astean, hilaren 20tik 24ra bitartean, mugikortasun mugak dituzten herritarrek egokitutako bizikleta berezietan ibiltzeko aukera izango dute. Bizikleta horiek eramateko boluntarioak behar ditu udalak. Parte hartzeko prest dauden herritarrek 663 636 196 zenbakira deitu behar dute.













