Valentin Larrearen hari eta piano musika Bergaran, igandean
GABIRIA // Valentin Larrea Iturbe konposatzailearen (Gabiria, 1876Iruñea, 1970) hari eta piano lanen kontzertua Bergaran egingo dute, etzi. Oiasso Kamerata ganbera-orkestrak eta Iñaki Gezala piano jotzailea ariko dira, Santa Marina elizan, 19:00etan.













