Txirrindanitzak mugikortasun martxa egin dute Idiazabalen
Hainbat herritar txirrindu gainean atera dira gaur goizean mugikortasun astea ospatzeko
Europako mugikortasun astea ospatzen ari dira idiazabaldarrak egun hauetan. Pasa den ostegunean hasi eta irailaren 22ra arte hainbat ekintza eta jarduera antolatu ditu Idiazabalgo Udalak, «mugikortasunaren inguruan sentsibilizatu» eta «modu jasangarrian mugitzeko dauden aukerak jendarteratzeko» helburuarekin.
Gaurkoan Txirrindanitzak mugikortasun martxaren txanda izan da. Hainbat herritar txirrindu gainean atera dira gaur goizean Idiazabalgo herriari bizikletan buelta emateko asmoz, nahiz eta oinez edo patinetan egiteko aukera ere egon den. Mugikortasun mugak dituztenek ere parte hartzeko aukera izan dute gaur antolatutako martxan, izan ere, Udalak bi txirrinda alokatuko ditu mugikortasun mugak dituztenak herrian barrena ibiltzeko.