Aurtzakoek Beasaingo dantzak Basaurira eraman zituzten
Aurtzaka Dantza Taldeak Basauriko Euskal Herriko 49. Dantza Agerketan hartu du parte asteburuan
Aurtzaka Dantza Taldeak Loinatzetako aurreskua eta Loinazko ezpatadantza, bandera-agurra eta guzti, Basauriraino eraman ditu. Asteburuan Euskal Herriko Dantzen 49. Agerketan hartu zuten parte.
Aurtzakak Gipuzkoako ordezkari gisa hartu zuen parte. Lurralde historiko bakoitzeko talde batek hartu zuen parte. Aurtzakakoek agerketan parte hartzen duten bigarren aldia da.