Garikoitz Bravok txirrindularitza profesionala utziko du
Italiako Klasikoa "azken lasterketa" izango duela eta txirrindularitza profesionala uztera doala iragarri du lazkaotarrak, 12 urteko ibilbidearen ondoren.
Hamabi urteko ibilbidearen ondoren, Garikoitz Bravo lazkaotarrak txirrindularitza profesionala utziko du. Hala jakinarazi du sare sozialen bidez zabaldu duen mezuan. Asteburuan jokatu den Italiako Klasikoa izan du bere azken lasterketa. Bere bikotekidea, Beñat Mintegi lagun eta taldeko mekanikoa eta gurasoak izan ditu bereziki gogoan. Egun, 32 urte ditu Bravok.
Garikoitz Bravo 2008. urtean hasi zen lasterketen munduan, Azpiru taldearekin, artean afizionatu modura. Caja Rural taldean beste lau urte egin eta gero, 2013an iritsi zen Euskaltel-Euskadira. Geroztik, Efapel, Murias, Euskadi Basque Country-Murias, eta Euskadi Fundazioarekin aritu izan da. Azken bi denboraldiak talde laranjan egin ditu, eta haientzako ere hitz onak besterik ez ditu izan. Datozen egunetan agur gutun bat idatziko duela jakinarazi du Bravok.
View this post on Instagram