Iraurgirentzat, Euskal Kopa
Garailea atzoko partidan erabaki zen, ligako azkenekoan. Harmailek itxura polita izan dute txapelketa osoan
Beasainen jokatutako Euskal Kopa ligako irabazlea Iraurgi izan da. Gipuzkoarrek bi partidak irabazi zituzten.
Atzoko partida erabakiorra zen. Ibaizabalek eta Iraurgik aurreko partida irabazi egin zutenez, beraienn artean zegoen 2021/2022 denboraldiko garailea. Bizkaitarrak hobeto hasi ziren eta atsedenaldira aurretik iritsi ziren, baina bigarren erdian Iraurgik markagailua irauli zuen.
Harmailetan giro ederra izan zen asteburu osoan. Edukiera mugatuta egon arren, jende ugari hurbildu zen Antzizarrera saskibaloia ikustera.