Itsasondoko eguzki izpiekin egindako Ekirock-a
Jon Gurrutxaga & Urbil Artola, Howdy Bluegrass, Maddi Otamendi eta Dj Monkey Man ekarriko ditu Ekirock ekimenaren aurkezpenak Itsasondora.
Ordiziarrock Ekintzak taldeak bultzatuta, Ekirock egitasmoaren aurkezpen jaialdia egingo dute Itsasondon. Ekimen hau, atzeratu eta atzeratu egin dute osasun larrialdiagatik, baina badago data berria jarrita, eta eguzki izpiak, musika bihurtuko dira Goierrin, beste behin ere. Larunbatean, hilak 25, izango da eta lehen mailako musikariak ekarriko ditu; Jon Gurrutxaga & Urbil Artola, Howdy Bluegrass, Maddi Otamendi eta Dj Monkey Man, Itsasondokon izango dira, 13:00etatik aurrera.
Doakoa baina gonbidapenarekin
Sarrera doakoa izango da, baina aforoa mugatua izango denez, gonbidapenak aldez aurretik eskatu behar dira. Horretarako, online, udaletxean harrera ordutegian, 943 881 170ra deituta (08:30-13:30), gazteria-kultura@itsasondo.eus epostara idatzita, Kaxintane tabernan eta ItsasondoKoop dendan.