Kilometroen inguruko erakusketa ibiltaria Igartzara heldu da
Kilometroak jaialdiaren historia laburbiltzen duen erakusketa ibiltaria Igartzako Monumentu Multzoa izango da ikusgai, ostiralera arte.
Kilometroen historia laburbiltzen duen erakusketa ibiltariak Igartzako Jauregian artuko du atseden aste honetan. Ostegunera arte egongo da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara. Kilometroen edizio bakoitzak argazkiekin eta objektuekin eraikitako espazio bat du.
Ostiralean kultur emanaldia egingo dute: bertsoak, zuzeneko musika eta dantza uztartuko ditu. Aitor Sarriegi beasaindarra, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia arituko dira bertsotan; Muxutruk erromeri taldea, Aitor Furundarenak eta Itziar eta Erkuden Floresek musikarekin girotuko dute arratsaldea; Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeetako kideak ere izango dira. Saioa 19:00etan izango da, Usurbe Antzokian. Sarrerak salgai daude.
Datozen bi asteetan beste hainbat ekintza egingo dituzte. Urriaren 3an izango da egun handia.
25. urteurrena
Andramendi Ikastolak 25 urte beteko ditu aurten. Urteurrena ere ospatuko dute, Kilometroen harira antolatutako ekintzak amaitutakoan. Datak gerturatu hala argituko dute prestatutako egitaraua.