Legazpi eta Zumarraga eremu berdean sartu dira
Beheranzko joeran jarraitu dute datuek nahiz intzidentzia tasak asteburuan ere. Bost kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera, Lazkaon, Urretxun eta Zegaman.
Ostiralean koska bat gora egin bazuten ere, asteburuan beheranzko joerari eutsi diote koronabirusaren datuak, eta esku bateko atzamarrekin kontatzeko lan egon dira. Osasun Sailak 5 kasuren berri eman du ostiraletik igandera bitartean, bina Lazkaon eta Urretxun, eta beste bat Zegaman.
Eragin tasari dagokionean, aldaketak. Legazpi eta Zumarraga eremu horitik berdera pasa dira, arrisku baxuko egoerara. Horian jarraitzen dute Beasainek, Lazkaok, Ordiziak eta Urretxuk. Herri txikiagoen artean, Zegamak bakarrik gainditzen du 400eko tasa. Aipatzekoa da, bestalde, Goierriko hamar herri daudela ‘zero’ tasarekin.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.721 COVID-19 positibo kasu izan dira.
09/17 | 09/18 | 09/19 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 20 | 0 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 28 | 0 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 280 | 0 |
Beasain | 0 | 0 | 0 | 2.012 | 85,59 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 63 | 157,73 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 57 | 389,86 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 232 | 42,02 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 75 | 0 |
Lazkao | 1 | 0 | 1 | 730 (+2) | 142,05 |
Legazpi | 0 | 0 | 0 | 1.072 | 47,57 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 185 | 0 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 45 | 0 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 99 | 0 |
Ordizia | 0 | 0 | 0 | 1.711 | 109,24 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 134 | 0 |
Segura | 0 | 0 | 0 | 262 | 195,69 |
Urretxu | 0 | 2 | 0 | 791 (+2) | 131,79 |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 375 | 120,63 |
Zegama | 1 | 0 | 0 | 227 | 986,19 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 24 | 0 |
Zumarraga | 0 | 0 | 0 | 1.276 | 30,55 |
GOIERRI | 2 | 2 | 1 | 9.721 (+5) |
135,41 |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.