Beasaingo ordezkari politikoek pasa den astean izandako ekintzak gaitzetsi dituzte
Hainbat zaborrontzi erre eta pintadak egin zituzten
Beasaingo ordezkari politikoek pasa den astean jazotako ekintzak gaitzetsi dituzte. Hainbat edukiontzi erre eta pintaketak egin zituzten. EAJk eta PSE-EEk, ohar bateratuan diote, “herrialde hau bizikidetzaren arloan egiten ari den bidean” horrelako portaerek “oztopoak baino ez” dituztela jartzen, “azken urte hauetan eraikitakoa deuseztatu nahian”. EH Bilduk ere “elkabizitzari inongo ekarpenik” ez diotela egiten dio.
Koalizio abertzaleak Udalari ere kargu hartu dio. Injustizia guztien aurrean jarrera berdina izateko eskatu diote. “Elkarbizitza norabide guztietan ematen da, edo ez da benetako elkarbizitza”.