Antzizarren jokatutako Euskal Kopa, Iraurgirentzat
BEASAIN // Antzizarren jokatutako Euskal Kopa Iraurgirentzat izan zen. Gipuzkoarrek bi partidak irabazi zituzten. Herenegun, partida erabakigarrian, 56 eta 63 menderatu zuten Ibaizabal. Saria jasotzerakoan Asmube elkartekoak ere omendu zituzten. Gainera, asteburu osoan zehar, Antzizargo harmailak bete egin ziren, edukierak ahalbideratzen zuen neurrian. Antolatzaileek gustura amaitu zuten.