Bizi osoko kartzela zigorren aurka elkarretaratu dira
GOIERRI // Sarek bizi osoko kartzela zigorren aurka protesta egiteko elkarretaratzeak egin zituen Beasainen, Lazkaon, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan, Seguran, Zaldibian eta Zegaman, larunbat eguerdian. Arrasaten egitekoak ziren baina azken unean asmoak aldatzea erabaki zuten. Ostiralean berriz elkartuko dira, hilabeteko azken ostirala izango baita. Beasainen 19:30ean Plazapean batuko dira.