DravetTzari proiektuarekin bat egin du Igartubeitik
EZKIO // Igartubeiti Baserri Museoak bat egin du DravetTzari proiektuarekin. Gero Axular dantza-ikuskizunetarako diseinatutako euskal jantzi tradizionalen erakusketa jarri du ikusgai urriaren 14ra arte. Dravet sindromea dutenen eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera emango du erakusketak. Larunbatean, 18:00etan, Gero Axular Taldeak Euskal Herriko dantza tradizionalen aukeraketa egingo du Igartubeitiko tolarean. Aurrez izena eman behar da.