Izalbira ibilaldi osasuntsuen lehen saioa gaur egingo dute
IDIAZABAL // Izalbira ibilaldi osasuntsuen ikasturte berriko lehenengo saioa egingo dute gaur, 11:00etan, plazatik abiatuta. Gaurtik aurrera, asteartero izango dute herritarrek ibilaldi horietan parte hartzeko aukera, ordu berean. Gaurkoa berezia izango da halere: Mugikortasun Astea dela eta, Txirrindanitzak erabiltzeko aukera izango dute mugikortasun mugak dituzten herritarrek ostiralera arte, eta gaurko Izalbira ibilaldian ere aukera hori egongo da.