'Maixabel' filmaren emanaldirako sarrerak salgai daude
Ostiralean eta igandean, Iciar Bollainen filma izango da ikusgai, Legorretako Herri Antzokian; sarrerak udaletxean eta kultur etxean daude salgai.

Donostiako Zinemaldian estreinatu da Iciar Bollain zinema zuzendariaren Maixabel pelikula, eta, aste honetan, hilaren 24an iritsiko da zinema aretoetara.
Legorretako Herri Antzokian ere izango da ikusteko aukera; bi emanaldi izango dira: 24an bertan lehena, 18:00etan, eta 26an bigarrena, 18:00etan.
Sarrerak 5 euroan daude salgai: udaletxean, goizez (07:00-14:00), eta kultur etxean, arratsaldez (16:30-19:30). Izena eta telefono zenbakia ere eman behar dira sarrera erostean.
Udaletxera edo kultur etxera bertaratu ezin denak erreserba egin dezake, ikusle guztien izenak emanda (kultura@legorreta.eus eta 747 428 260 telefono zenbakiraWhatsAppez mezua bidalita), eta emanaldia baino ordu erdi lehenago ordaindu eta eskuratu sarrera, antzokiko leihatilan.