Ostiral gaueko gertakariak salatu dituzte hiru alderdiek
Beasaingo Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek ostiralgauen jazotako gertakariak salatu dituzte. Hainbat edukiontzi erre zituzten Errekarte inguruan eta pintadak egin zituzten Batzokian ezezagun batzuek.
EAJ eta PSE-EE taldeek elkarrekin egin zuten gaitzespena. «Herrialde hau bizikidetzaren arloan egiten ari den bidean horrelako portaerek oztopoak baino ez dituzte jartzen, azken urte hauetan eraikitakoa 0deuseztatu nahian», nabarmendu zuten.
EH Bilduk ere «desadostasuna» agertu zuen, «elkabizitzari inongo ekarpenik» ez diotela egiten esanda. Koalizio abertzaleak udalari ere kargu hartu zion. Injustizia guztien aurrean jarrera berdina izateko eskatu zion. «Elkarbizitza norabide guztietan ematen da edo ez da benetako elkarbizitza», azpimarratu zuten.