En Tol Sarmientoren kontzertuko gonbidapenak lortzeko jende ilara
Talde arabarrak bi kontzertu egingo ditu larunbatean, Urretxun. Gaur hasi dira gonbidapenak banatzen, eta ilara luzeak sortu dira.

Larunbatean ETS (En Tol Sarmiento) taldeak bi kontzertu egingo ditu, 18.30ean eta 21.00etan, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ekitaldiak harrera bikaina izan du: 11:00etan hasiko dira gonbidapenak banatzen eta 10:00etarako jende ilara zegoen kultur etxearen aurrean. Gonbidapenak gaur, bihar eta etzi banatuko dituzte, kultur etxean: 11.00etatik 14.00etara eta 18.30etik 20.30era. Bi gonbidapen banatuko dituzte pertsonako.