Udalak Ixabel Olano parkea berritzeko herritarren ekarpenak jasoko ditu
Datorren urtean berrituko dute. Irisgarritasuna hobetu eta berdeguneak bateratu nahi dituzte
Beasaingo Udalak herritarrek Ixabel Olano Segurola parkea nola hobetuko luketen jakin nahi du. Datorren urtean plaza berritzeko asmoa du udalak eta erabiltzaileen iritziak jaso nahi dituzte proiektua osatzeko.
Ixabel Olano plaza duela 40 bat urte sortu zen, 80. hamarkadan. Zaharkitua gelditu da, batez ere zoladura. Bide batez, lanak baliatu nahi dituzte irisgarritasuna hobetzeko, berdeguneak berdintzeko eta Karobi kalearekin bateratzeko.
Ekarpenak egiteko galdetegi hau erantzun behar da.