Zortzi kasu agertu dira Goierrin, erdiak Ordizian
Atzera ere igo egin dira koronabirusaren datuak Goierrin. Osasun Sailak beste 8 kasuren berri eman du gaur. Ordizian, Beasainen, Gabirian, Legazpin eta Zegaman agertu dira azkenak.
Asteburuko kopuruak ikusita datuek hobera egin dutela pentsa bazitekeen ere, gaur berriz ere gora egin dute koronabirusaren kasu berriek. Osasun Sailak 8 positiboren berri eman du gaur, Goierriri dagokionean. Horietatik erdiak Ordizian (4) daude, eta kasu bana dituzte Beasainek, Gabiriak, Legazpik eta Zegamak.
Eragin tasari dagokionean, ez dago aldaketa handirik. Legazpik eta Zumarragak eremu berdean jarraitzen dute. Horian daude Beasain, Lazkao, Ordizia eta Urretxu. Herri txikiagoen artean, Gabiriak eta Zegamak gainditzen du 400eko tasa. Bestalde, hamaika herri daude ‘zero’ tasarekin.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.729 COVID-19 positibo kasu izan dira.
09/20 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 28 | 0 | ||
Ataun | 0 | 280 | 0 | ||
Beasain | 1 | 2.013 (+1) | 85,59 |
||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 63 | 0 | ||
Gabiria | 1 | 58 (+1) | 584,80 | ||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 232 | 42,02 | ||
Itsasondo | 0 | 75 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 730 | 142,05 |
||
Legazpi | 1 | 1.073 (+1) | 47,57 |
||
Legorreta | 0 | 185 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 0 | ||
Ordizia | 4 | 1.715 (+4) | 129,10 |
||
Ormaiztegi | 0 | 134 | 0 | ||
Segura | 0 | 262 | 130,46 | ||
Urretxu | 0 | 791 | 131,79 |
||
Zaldibia | 0 | 375 | 120,63 | ||
Zegama | 1 | 228 (+1) | 1051,94 |
||
Zerain | 0 | 24 | 0 | ||
Zumarraga | 0 | 1.276 | 10,18 |
||
GOIERRI | 8 | 9.729 (+8) |
135,41 |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.